XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mintza-praktika Ingelesez The conversation class izenez, Modern Language Teacher aldizkarian argitaratua. Beraien baimenez itzulia eta berrargitaratua. Beste honako liburu honetan ere argitara da: .

Klasean egiten den mintza-pratikaren helburu zuzenak zeintzu diren gogoratuko dugu lehenik eta behin: entzumena trebatzea eta hizketa informalaren jariotasuna lortzea.

Zehaztu beharra dago, baita ere, zeintzu ez diren mota horretako klaseen helburu: idazmena, jakina ezetz; gramatika ikasketa eta akatsen zuzenketa ere ez; ezta ere, nire ustez, hiztegia aberastea.

Berez helburu ez izan arren, komunikazio-iturri diren neurrian onar ditzakegu mintza-praktikan aipatu aspektu gramatikalak; inoiz ere ez dira, ordea, izango helburu zuzenak.

Helburuak zehazte honek bere inplikapen praktikoak dakartza.

Irakasle eta zuzentze lanak kentzen badizkiogu irakasleari, zertan jardun behar du orduan?.

Eztabaidaren buruzagi, ideien sortarazle, parte hartzearen animatzaile etab.

Klasearen eraketa tradizionala guztiz aldatu beharra dago mintza-praktika egiterakoan.

Ez dauka zentzurik klase osoarekin eztabaida tekniko, irekia egiteak; ikasleak 20-30 baldin badira, eta denek hitzegingo badute, bakoitzari minutu bat, gehienez bi, tokatuko zaio; aurrez eta ondoren entzule isil pasibo geratu beharko du.

Hori ez da inondik ere mintza-praktika.

Klasea aldi bereko eztabaida-taldetxotan banatzea da soluzio bakarra, honek ikasgelaren baldintza bereziak eskatzen dituelarik.

Orain arte esandakoak ez digu nahiko oinarririk ematen mintza-pratikazko klase eraginkor bat muntatzeko.

Hor ditugu taldetan ikasleak, elkarrekin hizketan hasteko prest; hor, irakaslea, eztabaidaren buruzagi, taldez talde ibiltzeko pronto; eztabaidagaia ere, itxuraz interesgarria, hor daukagu...

Baldintza hauek ez dute beste gabe ziurtatzen ikasleak mintzatzen hasiko direnik, zaldia uraskara eramateak honek edango duenik ziurtatzen ez duen bezalaxe.

Ikaslea mintzagaiaren inguruan motibatzea lortu behar dugu, eta elkarrekin eztabaidatzera eragin.

Inork ere ez dizu hitzegiten mintzamena trebatzeko, beste gabe; hitzegiten hasi aurretik, esateko zerbait behar dugu.

Eta zerbait hori hizkuntz irakaskuntzaren eremutik kanpo dago: beharkizun bat bete, informazio bat eman ala hartu, asmo bat azaldu, norbaiti zerbait sinestarazi, arazo bat (aska)bideratu... amaigabeko zerrenda.

Mintzoa beti da helmuga baterako bide; (...).